Giza ahotsen tipologia: Giza ahotsen tipologian 6 mota nagusi bereiz daitezke: 1.- Bazua: gizonezkoen ahots grabea. Ahots tankera honen adibide ezinhobea dugu Iņaki Gabilondo "Ser" irrati- kateko esataria. (ikus argazkia) 2.- Baritonoa: tenore eta baxuaren artean kokatzen den ahotsa. Otamendi auna sailka genezake ahots mota honen barruan. 3.- Tenorea: erdiko ahotsa dugu hau, konraltuaren eta baritonoaren artekoa. Hemen ia derrigorrezkoa suertatzen zaigu Pavarotti edota Placido Domingo bezalako opera abeslariak aipatzea. (ikus argazkia) 4.- Kontraltua: ahots ertaina da, emakumeen ahotsen artean baxuena. 5.- Mezzoa: soprano eta kontraltuaren artean dagoen ahotsa da honakoa. 6.- Sopranoa: giza ahotsik zorrotzena edo altuena da hau. Adibide gisa Ainhoa Arteta opera abeslaria. (Ikus argazkia)