ARNASKETA ETA ARNASKETA MOTAK: Mikrofono batetik mintzatzerakoan gauzarik garrantzitsuena, arnasketa ondo burutzea da. Ezinbestekoa da sudurretik aire asko hartzea berba egiten hasi aurretik. Arnasketa ez da nabaritu behar, egiten ditugun etenaldiak aprobetxatu behar ditugu egintza horretarako. Beti ere sudurraaz egin behar dugu arnasa sartzea, sartutakoan airea mantenduz, zeren aire- erreserbarik gabe geratzen bagara, mikrofonotik esandako azken silabak itzali egiten baitira. 3 arnasketa- modu daude: - Toraxaren goialdeaz burutzen dena edo bular- arnasketa. Europarren artean nahiko ohikoa da; andrazkoek egin ohi dute gehien bat, baita beren irudia ondo gorde behar dutenek ere: faxadun exekutiboena edo arropa estua daramatenena. - Behe- sabelaldeaz egiten dena. Abdomina edo zilborraldea handitu edo zabaldu egiten da, bularra mugitu barik. Antzerki- eskoletan oso erabilia da. - Arnaskea diafragmatikoa: Aipaturiko bi aldeez egiten da. Sabelaldean arnasaldia nagusitzen da. Higienikoena eta funtzionalena dugu.Umeek eta animaliek egin ohi dute. Izan ere, era hau naturala da, besteek jatorri kulturala duten bitartean. Bistakoa denez, fonazioak airea behar du. Irratitik mintzatzea eta mikrofonoa itzalita mintzatze soila, ez dira gauza ver. Gure ahotsa uhinetatik doala jabetzean, bihotzaren taupadak azkartzen ditu, burmuinera doan odola areagotu egiten da eta nolabaiteko tentsioa sortzen da irratiko esatariengan. Hortaz, oxigeno gehiago erretzen da irratitik mintzatzerakoan. Aitzitik, ezin da arau finkorik eman arnasa egiteko modu onena zein den erabakitzeko; bakoitzak berea dauka.