DISKURTSOAREN ABIADURA Faktore anitzek baldintzatzen dute soinuen eraketaren epea. Elearen kasuan, adibidez, adina, generoa, gizabanakoaren aktitudea edota honen aldarteak soinu ezberdinak sor ditzake. Arinago edo motelago hitzegiten dugu. Hala ere, astiro hitzegiten duten pertsonek sentsazio jakin batzuk transmititzen dituzte, hala nola, nekea, tristura, delako gaiari buruzko jakinduria eskasa, bizitasun eza,... inoiz hartzailearengan logurea ere sortzera hel daitezke. Aitzitik, abiaduraz mintzatzean, nolabaiteko bizitasuna adierazten da, interesa, jakinduria, baita segurtasuna ere. Hau guztia oso kontuan hartzen da hedabideetan. Hain juxtu, horixe bera bilatzen bait dute egungo hedabideek; sinesgarritasuna igortzea ikus- entzuleei. Horregatik, sarritan esatarien berbaldiaren abiadura %5 handitzen da, hain zuzen mahairatzen den gaiaren gaineko jakinduria igortzeko, izan ere behar baino gehiagotan parekotzen dugu faktu hau egia esatearen kontzeptuarekin.