Ebakera eta azentuazioa: Ahoskeraren esanahiari gehien hurbiltzen zaion definizioetariko bat honakoa litzateke: "mintzatzeko edo izkiriatzeko era, hitz eta perpausen erabilera zuzena edo okerra". Hala ere, argitu beharra dago, mintzatzeko erak erlazio zuzena daukala idazkerarekin. Mihia garrantzizko giharrea dugu dikzio ona egin nahi badugu. Mihiaren abileziari eta arintasunari esker, ahoskera argia lortuko dugu. Dikzioa hobetzeko gimnasia ariketak burutu behar dira mihiaz. Esan beharra dago ariketak maiztasunez egitea hagitz komenigarria suertatzen zaiela irrati zein telebistako esatariei. Hemen dituzue hariketa horietariko batzuk: 1.- Mihia ateratzea eta gordetzea, ahalik eta azkarren. 2.- Mihia atera eta gogor eta zorrotz jartzea. 3.- Mihia nasai uztea, hots, bigun eta lasai. 4.- Mihia ahoaren eskuineko eta ezkerreko aldetik ateratzea. 5.- Ezpainak itxita, mihia ateratzen saiatzea. 6.- Boligrafoa mihiaren eta goiko ezpainaren artean oratzea. 7.- Boligrafoa haginekin oratuta daukagula, edozein testu ahots goraz irakurtzea. (Gorka Palazioren "irratibidearen barrunbean zehar" liburutik ateratako informazioa)