Fonazio- aparatua: Laringea kartilagozko eskeleto bat da mintz, muskulu eta lotailuez hornitua. Horiek guztiak aire-iturriari dardara egiteko elementua emango diote. Ahots-kordak irekitzean, airea arnas-aparatuan sartuko da eta ixterakoan berriz, dardararako elementu gisa jokatuko dute. Hori guztia egin ahal izateko beraz, ahots-kordek mugikorrak izan behar dute. Mugikortasun hori laringearen oinarrizko muskuluek higiarazten dituzten kartilago aritenoideen bidez lortzen da, kartilago horiek sortzen baitituzte errotazio- eta kulunka higidurak. Dardar-sistemaren fisiologia gehien ikasi duten adituetako bat Hirano doktore japoniarra da. Besteak beste, ahots-kordaren egituran 5 ehun-geruza desberdin daudela esan zuen Hiranok. Bere ikerketetan frogatu ahal izan zuenez, mekanikoki ahots-kordaren gorputzak eta azalak malgutasun desberdinekoak dira eta ondorioz, muskuluaren dardara horizontalki egiten da; mukosak aldiz, malgutasun gehiagoz eta bere kabuz egiten duenez, bere mugimendua bertikala izango da.