Mapa · Kontaktua · Honi buruz  

Ongi etorri mai_cai@hotmail.com  
Pasahitza aldatu · Irten  
Español

Hemen zaude: Sarrera » Jakin » Komunikabideak » Irratia » Lokuzioa eta gidoia

    « Aurrekoa
Irratiaren funtzionamendu teknikoa
Hurrengoa »
Irrati saio motak
   

Lokuzioa eta gidoia
Lokuzioa irratian
Ahotsaren modulazioa, argitasuna, hizkuntza zuzen baten erabilpena, funtsezko trebetasunak dira irratitik hitz egiterakoan.

Gaitasun horrek ez du esan nahi esatari bakoitzak bere estiloa ez duenik. Ahots polita izatea ez da garrantzitsua, baina garbitasunez, eta modu argi eta guztiz ulergarrian ahoskatzea funtsezkoa da.

Lokuzioaren ohiko akatsak hauek dira:

Presaka hitz egitea.
Puntuazio markak ez nabarmentzea, hauek esaldi bakoitzean erritmoak, geldialdiak eta isilaldiak ematen badizkigute ere.
Modu monotonoan eta enfasirik gabe hitz egitea.
Ahotsaren bidez une bakoitzean jakinarazi nahi dena ez adieraztea (poztasuna albiste on baten aurrean, kezka edo seriotasuna).
Itxurakeria, marranta edo txorrotxioa puztea. Akats hau sarritan ematen da kirol esatarietan.
Lokuzio on bat beharrezkoa da entzuleak une guztietan kontatzen ari zaiona ahalegin handirik gabe uler dezan. Lokuzio txar batek entzulea behar baino arreta gehiago jartzera derrigortzen du.
Bazenekien…
Irrati gidoia
Irratian entzuten dena ez da inoiz bat-batean egiten, guztia eskaleta izeneko gidoi batetan idatzita dago. Bertan bi gauza agertzen dira: alde batetik, testua (informazio bat, saio bat, iragarki labur bat...), eta bestetik, soinua kontrolatzen duen teknikariarentzako jarraibideak. Eskaletan, adibidez, hurrengokoak zehazten dira: informazio baten azpitik kokatzen den musika lehen planora igo edo jaisten den, soinu eteteak, eta informazio bat argitzeko erabiltzen ditugun testigantzen grabazioak non doazen.
Lokuzio on eta txar baten adibideak entzun itzazu.
    « Aurrekoa
Irratiaren funtzionamendu teknikoa
Hurrengoa »
Irrati saio motak