Lokuzioa irratian Ahotsaren modulazioa, argitasuna, hizkuntza zuzen baten erabilpena, funtsezko trebetasunak dira irratitik hitz egiterakoan. Gaitasun horrek ez du esan nahi esatari bakoitzak bere estiloa ez duenik. Ahots polita izatea ez da garrantzitsua, baina garbitasunez, eta modu argi eta guztiz ulergarrian ahoskatzea funtsezkoa da. Lokuzioaren ohiko akatsak hauek dira: · Presaka hitz egitea. · Puntuazio markak ez nabarmentzea, hauek esaldi bakoitzean erritmoak, geldialdiak eta isilaldiak ematen badizkigute ere. ·Modu monotonoan eta enfasirik gabe hitz egitea. ·Ahotsaren bidez une bakoitzean jakinarazi nahi dena ez adieraztea (poztasuna albiste on baten aurrean, kezka edo seriotasuna). ·Itxurakeria, marranta edo txorrotxioa puztea. Akats hau sarritan ematen da kirol esatarietan. ·Lokuzio on bat beharrezkoa da entzuleak une guztietan kontatzen ari zaiona ahalegin handirik gabe uler dezan. Lokuzio txar batek entzulea behar baino arreta gehiago jartzera derrigortzen du