Tonua Tonua soinu bat igortzen deneko segundoko dardara-kopurua da eta korden tentsioari eta luzeraren aldaketei esker erregulatzen da. Ahots-korda motz eta oso teinkatuek tonu altuak sortzen dituzte. Umeen laringea, esate baterako, oso posizio altuan dago jaiotzerakoan eta ondorioz, soinu altu edo zorrotzak sortuko dituzte. Ahots-korda luze eta gutxi teinkatuek berriz, tonu baxuak sortuko dituzte. Gizonezkoek, adoleszentzian jasaten dituzten aldaketa hormonalek laringea beherantz egitea eta kordak luzeagoak izatea eragiten dutenez, soinu sakonagoak igorriko dituzte. Emakumeei ere laringea lekuz aldatuko zaie, baina neurri txikiagoan eta ondorioz, soinuaren tonua oso gutxi jeitsiko zaie. Antzekoa gertatzen zitzaien castrato delakoei, aldaketa hormonala gertatu baino lehen zikiratuz, laringeak, gainerako organoak bezala, aldatu gabe gelditzen zelako. Erregistru oso zorrotzak nahi direnean (dardara-kopurua handia denean) bestalde, erresonantzia-barrunbeen eragina ere kontuan izan behar da; halaber, glotisaren azpiko aldaketek ere, tonuaren neurria alda dezakete. Laringeak jaulki ahal izango dituen soinuen multzoari hedapen deritzo.