Euskal blogarion komunitatea

Sortu zure bloga aitaren batean

Erraz, euskaraz, doan

Sortu kontu berria Gehiago jakin

Eskoziako herri hartara joan nintzen, bertako liburutegiaz esaten zena egiaztatzera. -Hemen saltzen dituzue... zera... liburuak orri zuria dutenak... -Bai, apal horretan daude -erantzun zidan saltzaileak, eta, haren tonuagatik, inpresioa izan nuen gogaitua zegoela galdera hari erantzuten. Liburu bat hartu nuen bertatik, eta aulki batean jesarri nintzen irakurtzera. Arratsaldeko hirurak jo zutenean, orri zuria topatu nuen. Orduan konturatu nintzen liburu haietaz esaten zena gezurra zela, hots, irakurleak bat-batean hiltzen zirela. Ez, ez zen horrela izan. Norbaitek heldu ninduen atzealde...


Misantropoa

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2024-05-02 17:43

Ontzia hondoratuta, pasaiari guztiak hil ziren misantropo bat izan ezik. Eta bere zoritxarrerako, irla bakarti batera heldu zen. Bernardo Kapanaga


ERIC DICHARRY // PORTFOLIO

so 1467378181235 SO | 2024-05-01 17:27


Altxorra

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2024-05-01 10:20

Altxor-bilatzaileak mapak adierazten zuen lekuan aurkitu zuen altxor lurperatua. Estalkia kendu eta konta ezin ahala urrezko txanpon eta harribitxi aurkitu zituen. Eta, kutxaren hondoan, pergamino idatzi bat, zera zioena: "Hona iristeko zulo handi bat egin behar izan duzu, hain sakona ze orain ezin zara bertatik irten. Esadazu: eta orain, zertarako balio dizu altxor honek?" Bernardo Kapanaga







Ostiral gorria

No profile photo gorabeherak | 2024-04-26 20:18


Karma "Odolean dena"

fucktotum 1576347124074 Fucktotum | 2024-04-26 14:57















Guggenheim bat ez: bi behar ditugu. Mitxelin-izar bi ez: hiru behar ditugu. Tren arruntak ez: Abiadura Handikoak behar ditugu. Ospakizun intimoak ez: gabarrak behar ditugu. Infantilismoa da gure erlijio berria.   Ron Sniakin


Azken iruzkinak