HEINRICH HERTZ: Alemaniar fisikaria (Hamburgo, 1857-Bom 1894) Berlingo inibertsitateko irakaslea (1889). Berak sorturiko osziladorearen bitartez, Maxwell-en argiaren teoria elektromagmetiko berretsi zuen (1887) eta haren izena darmaten uhin elektromagnetikoak argiaren ezaugarri berak zituztela frogatu. Ikerketa horien ondorio zuzena haririk gabeko telegrafia izan zen. Efektu fotoelektrikoa agerian jarri zuen, eta era horretan optikoaren eta elektrizitatearen artean lotura berri bat ezarri (1887). Elektroiek materia zeharka zezaketela ikusi zuen, izpi katodikoak urrezko eta aluminiozko xafla mehetan zehar pasaraziz.