Irratia esaten zaio baina ez du irrati konbentzionalarekin antzik. Ez da irrati emisora bat, ez du uhinen bidez emititzen eta. Planteamenduaren aldetik, irrati libre euskaldun bat da, forma aldetik, ohikoa den emisio analogikotik erabat ateratzen bada ere. Ekimen hau Bizkaitik abiatu den arren, muugaz gaindiko ibilbidea hasi nahi izan dute Eki Euskal Herriko zenbait musikaren lanak erakutsiz, bere ikuspegia Euskal Herri osokoa dela islatu nahian. Irrati libre eta irrati txikien indarra batu eta irrati handi euskaldun bat eraiki nahi dute. Horretarako, euskaraz aritzen diren irrati txikiei laguntza teknikoa eta azpiegitura eskaintzen dizkiete.Interneti esker, irratsaiorik interesgarrienak, irrati txikien eremu murritzetik atera eta euskaldun guztien esku daude.