Apaiz batzuk ebangelioa zabaldu nahian, elizateko kanpaindorretan poste hauek jarriko dituzte. Fenomeno honek estatu osoan du eragina baina Euskal Herrian batez ere, berebiziko arrakasta izan du. Horrela, Segurako Cesareo Elgarresta apaizak aurrera eramango du bere proiektua: Goiherrin, Jaungoikoaren hitza zabaldu eta ahaztu xamarra zegoen Arrosario Santua berpiztu zen. 1956an Segura irratia emititzen hasi zen. Pedro Gorostidi, ardura berdineko beste apaiz batek, Arrate Irratia jarriko du martxan 1959ko abenduaren 23an. Irrati gehiago sortuko ziren, ala Tolosa Irratia, Berruete Irratia, Irurita Irratia eta Arrasate eskolako irratia. Emankizun erlijiosoak, Arrosarioa, Meza Santua, misiolarien sermoiak, eta zorion agurrak eta bertsoak izango dira irrati hauen zutabeak.