Bizilagun elkarteak 15000 pzta eman zituen eta bolondresek hilean 100pzta ematearekin irratiak aurrera jarraitzen zuen. Asanbladatan irratiko gaiak ez ezik auzokoak ere lantzen ziren. Irratiak auzokoekin duen erlazioa nahitaezkotzat jotzen da berauek izan baitira irratiaren laguntzaile, eta lehen momentutik proiektu honetan sinestu dutenak. Bestalde bere hasieratan ausoko irratia bat besterik ez zen, eta orain zentzu zabalago batean mugitu arren, harremana ez da hautsi.