JOHN LOGIE BAIRD Eskoziar ingeniari hau 1888.urteko abuztuaren 13an jaio zen Helensburg, Strathclyde-n. Lehenengo Gerrate Mundialean ejerzituan sartzen saiatu zen, baina bere osasun ahula zela eta, ez zen onartua izan. Beranduago, elektrizitate ingeniariaren lana utzi egin zuen, asmatzaile moduan aritzeko. Irratiaren uhinen bidez irudiak bidaltzea posible zela uste zuen eta horretarako Paul Niphow delako tipo baten diskoa oinarria izan behar zela ziur zegoen. Ez zuen lortu enpresek bere ideietan interesatzea eta dirua jartzea bere experimentuetarako. Hori dela eta, inork laguntza ekonomikorik eskaintzen ez ziola ikusirik, esperimentu horiek aurrera eraman ahal izateko, zapaten saltzaile gisa lan egin behar izan zuen. Irudiak distantzia urrunera transmititu ahal izatearen ideia hori telegrafoa asmatu bezain laster sortu zen eta baieztatua izan zen telefono eta irratiaren agerpenarekin.Irudiak urrutira transmititzeko saiakerarik zaharrena, Giovanni Caselli-k egin zuen 1856.urtean, pantelegrafo izeneko aparailuaren bidez. Bertan orratz berezi batek irudia aztertzen zuen eta gero irudi hau inpultsu elektrikoen bidez bidalia izaten zen distantzia jakin batera, marra telegrafikari esker. 1924. urtean, aparailu mekaniko bat eraiki zuen non elementurik garrantzitsuena eta oinarrizkoena lehen aipaturiko Nipkow-en diskoa zen. Urte berean, hiru metroko distantziara Malta gurutzearen zilueta transmititzea lortu egin zuen. Asmaturiko aparailu hori etxeko materialarekin osaturik zegoen: basea kafearen kaxa bat zen, diskoak kartoiezkoak ziren eta lenteak merkatuan zeuden merkeenak. Honez gain, aparailua egur zati, orratz eta hariarekin loturik zegoen. Bere telebista sistemaren inguruan publikoki erakuspen bat egin zuen lehenengoa izan zen. Erakustaldia 1926.urtean izan zen Sohon, Londresen. Hortaz, aintzindaria izan zen mugimenduan dauden objektuen irudiak trasnmititzen. Era berean, izpi ultragorriak erabiltzen zituen sistema ere erabili zuen, logela ilun batean irudiak igorri ahal izateko. Halaber, lerro telefonikoei esker, Londres eta Glasgow artean irudiak igorri zituen 1927an eta urte bat beranduago irratien bidezko uhinekin Londresetik New Yorkera. Honez gain, koloredun telebista eta estereoskopika telebistaren aintzindaria edo sortzailea ere bada. Bere konpainia, Baird izenekoa, 1929ko abenduaren 30ean, BBCren lehenego programa hornitu egin zuen. Irudiak igortzen zituen lehenengo telebista sistema, 30 lerrokoak izan zen eta Baird garapen handiagoko sistema batean parte hartu zuen, hots, lerro kopuru gehiago zituen sisteman, irudiak kalitate handiagokoak izateko xedearekin. Hala ere, 240 lerroko sistema mekaniko horrek, 405 lerroko sistema elektronikoagatik ordezkatua izan zen EMI eta Marconigatik. Telebistaren hastapenetan berebiziko garrantzia izan zuen eskoziar hau, Bexhill-On-Sea, Sussexen hil zen 1946.urteko ekainaren 14an.