1862 Abbe Caselli izeneko italiarrak "Fototelegrafia" delakoari hasiera eman zion. Beraz, berak lehenengo irudien transmisioa egin zuen. 1884 Paul Nipkow alemaniarrak "Disci de exploración lumínica" delakoa asmatu zuen. 1923 John Baird eskoziarrak, Nipkow-k sortutako diskoa garatu eta hobetu egin zuen urte honetan. 1929 John Baird-ek BBC (Baird Television Development Company) delakoa sortu zuen, beste gauza batzuen artean.Izan ere, irudi transmizio luzea egin baitzuen. 1930 BBC-k lehenbizikoz audio eta bideoa batu zituen bere transmizioetan.Halaber, telebiste mekanikotik elektrikora igarotzen da. 1932 Urte amaierarako 10000 hartzaile baino gehiago salduko dira BBC-k emititutako transmizioak jarraitzeko. 1940 40.hamarkadan kolorezko telebista sortuko da. 1945 II.Mundu Gerra bukatzerakoan telebistaren garapena emago da eta EEBB-etan 10000 aparailu baino gehiago salduko dira. 1953 EEBB-ak NTSC( National Television Sistem Comitee) delako sistema estandarizatzen du kolore telebistarentzat. 1967 Frantziak bere kolorezko sistema propioa eratzen du: SECAM sistema. Alemanian bitartean PAL izeneko sistema sortuko da.