|
Azala > Gaurkotasuna > Azaleko
gaia
Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak,
interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik
dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.
|
Azaleko gaia:
1
- 2
- 3
- 4
- 5 orria |
| Arte Ederretako Museorik onenak: desberdintasun
handiak
Fitxa teknikoa
Estatuko Arte Ederretako hamazortzi museo adierazgarrienak aukeratu,
azterketako galdetegia eta inkesta prestatu eta museoetarako bisita
diseinatzeko, beharrezko dokumentazio guztia aldez aurretik bildu zen
(Internet, bibliografia, gidak eta museoetako esku-orriak, ...) eta
museistikako hainbat adituren aholkularitza jaso zen.
- Hamazortzi museoetarako bisita: 1999ko urriaren 27 eta azaroaren 5a
bitartean, aukeratutako hamazortzi museoak bisitatu
zituztenCONSUMERekoteknikariek, hamar hiritan: Bilbo, Valentzia,
Madril, Bartzelona, Sevilla, A Coruña, Valladolid, Cuenca, Figueres eta
Santiago de Compostela.
- Museoetako arduradunentzako galdeketa: Urriaren 27 eta 28an museo
bakoitzeko prentsa bulegoarekin hitz egin genuen. Galdera-sorta zabal
bat bidali zitzaien (erantzun beharreko 80 item baino gehiago) eta museo
guztien adeitasunez erantzun zuten. Azkenaren erantzuna azaroaren 26an
jaso zen.
- Erabiltzaileen inkesta: museo bakoitzeko 10 bisitariri egin zitzaien
inkesta (20 itemeko inkesta bidez), ikustaldia amaitzean,
esperientziarekin gustura geratu ziren jakiteko. Guztira hamazortzi
inkesta egin ziren.
|
|
GAI HAUETAKO ARTIKULU GUZTIAK
|
|