INTXAURRONDOA
Ni Miren naiz eta nere atzean ikusten duzuen zuhaitz
hori Intxaurrondoa da.
Intxaurrondoak
Juglandazeoen familiakoak dira. Batez ere beren fruituengatik ezagutzen dira, denok ezagutzen ditugun intxaurrak alegia,
eta baita bere hostoengatik ere.
Intxaurrondoek hosto
handi konposatuak dituzte, Intxaurrondo arruntaren, kasuan 3tik 9ra folio dituztela.
EZAUGARRI
EKOLOGIKOAK ETA BEREN PROBETXAMENDUA
Intxaurrondo arrunta,
jatorriz Asia Erdiko eta Persiakoa dena, haziera azkarreko zuhaitza da, eta bere hosto
erorkorrek izozteak ondo jasaten dituzte eta lurrari dagokionean gutxi behar izaten du;
kutsadura ere aski ondo jasaten du, eta horregatik oparo hedatuta dago herri askotan eta
herrialde osoko bide ertzetan.
Intxaurrondo
Amerikarrari dagokionez, berriz, bere izenak adierazten duen bazala jatorriz Amerikarra
da; honek askoz ere gehiago eskatzen du, lur onak eta batik bat tenperatura boroak behar
izaten ditu. Intxaurrondo arrunta baino askoz ere astiroago hazten da eta bere fruituak ez
dira hain estimatuak; hori bide dela, loredi batzuetan besterik ez da agertzen.
Intxaurrondo arruntak
batez ere bere fruituengatik landatzen dira, zeren eta geroz eta estimatuagoak dira eta
erabilera ezberdinak dituzte.
Fruitu hauek osatzen
ari direnean, San Juanak aldera, berdeak eta zuriak agertzen dira eta ukitzean eskuak
belzten dituzten tanu kantitate haundiak edukitzen
dituzte. Egoera horretan tintagaiak egiten direlarik.
Helduak direnean
estalki berdea erori egiten zaie eta hazia agertzen da, intxaurra alegia, lehortzen utzi
eta gero jaten direlarik.
Intxaurrondoaren zura
balio handikoa da zurgindegietan, asmo hauetarako batez ere intxaurrondo Amerikarrarena
erabiltzen bada ere.