HARITZA
Ni Iņaki nahiz
eta 10 urte ditut eta nik deskribatutako zuhaitza haritza da.
Nire gibelean ikus dezakezue. Etxalarren aunitz daude
Toki guztietan nagusitzen diren
zuhaitz mota bat da. Gure herrian harizti aunitz daude toki aproposa delako.
Giroa
zenbat eta hezeagoa izan, orduan
zuhaitz haundiagoak(aritz
haundiagoak preziatuagoak dira) izaten dira. Zeren eta zuhaitz altuagoak gero eta hosto
haundiaagoak izateko aukera dute.
Bere
enborra beti izaten da lodia eta askotan okerra. Bere azala lodia izaten da eta horregatik
babestua egoten da.Hosto erorkorrak dituzte.
Maiatza aldera loreak ateratzen dira. Ernaldu ondoren fruitua ateratzen da, ezkurra alegia. Animali askok oso estimatuak dituzte eta basurdeen, urtxintxen ,arratoien eta animali belarjalen aunitzen eta marraskarien oinarrizko janaria dira.
Etxalarren haritz aunitz daudenez ardiek neguan belarra jan beharrean, ezkurrak jaten dituzte; horrela ez dute beti etxera joan behar, belarra jatera, ezkurrekin berendu ederra egiten dutelako.
Kalitate oneko
egurra dute haritzek. Kalitateko zurgindegi edo eraikuntza batean oso estimatua izaten da
egur hau.
Haritzaren
egurrak oso ondo jasaten du ura eta aunitzetan txalupak egiteko erabiltzen dira. , gaur
"Las Bardenas"lehen harizti handia zela erraten da."La Armada
Invencible"rako erabili ziren itsasontziak egiteko moztu ziren eta ez zuten berriro
landatu.