URRITZA
Corylus avellana
Ni Egoitz naiz 11 urtekako mutil bat eta
urritza zuhaitza nolakoa den erranen dizuet.
Urritza beren fruituengatik, urrengatik alegia, ezagutzen dira.
Ez dira hagitz altuak zuhaiskak dira eta fagazeoen familiari dagozkio pago, haritz,
gaztainondo eta bertze batzuekin batera.
Hosto orbikularrak eta bihotz-formakoak izaten dituzte, ertzak oso
zarratuak eta muturrean puntaluzeak dituzte; badaude espezimen aunitz.
Hosto iledunak dituzte eta leunak dira, nerbioak ondo markatuak dituzte.Hosto
erorkorrak dira eta oso goiz loratzen direla erraten da; otsaila bukaera
aldera.
Ezaugarri
ekologikoak eta beren banaketa
Urritzek hosto erorkor handiak dituztenez gero kondizio
freskoak eta hezeak behar izaten dituzte; aunitz aurkitzen dira Euskal Herri osoan
harizti, pagadi edo toki hezeak dauden alderdi guztietan.
Urritzen fruituak haritzen antzekoak dira eta pago, gaztainondo,
arte, e.a. bezalako fagazeoen ezugarri berdinak dituzte; estaldura gogor bat dute
eta jangarria dena bere barruan. Azal horrek negu luzeak irauteko aukera ematen
die. Urte batzuetan lurperatuta edo
erdilurperatuta egoteko aukera die kondizio onak aurkitu arte. Gainera beren forma borobilak biraka erraztasunez joateko
aukera ematen die, erreka, hesi, ibarbide, e.a. bezalako barrera natural edo
artifizialetarino iritsi arte... leku hauetan aurkitzen ditugu.
Euskal herrian ugari izaten dira batez ere larre-toki ertzetan.
Etxaldeak banatzeko erabiltzen dira non benetako hesi naturalak sortzen dituzte
beren fruitu jangarriak aprobetxatzen ditugun bitartean.
Egur gogorra dute, tailatzeko eta
zurgindegietan oso estimatua da.