BLOG KORPORATIBOA Zure ikuspuntua oso garrantzitsua da EMAN ZURE IRITZIA »

HEZKUNTZAREN ETORKIZUNA Materialak HAR EZAZU PARTE HEMEN » 

2008 Euskadi - Berrikuntza Urtea

HARPIDETZA

Página Principal de Heziberri

Zer da Heziberri?

Euskadin hezkuntza birpentsatzeko Euskal Herriko Hezkuntza Administrarien Forum Europarra eta Innobasqueren proiektua da.

[ 2009-10.ko plana ] [ 2008.ko txostena ] [ Aurkezpena. Helburua ]
Bizitzan Zeharreko Ikaskuntza

Nire irakasleekin asko ikasi dut; nire lankideekin, gehiago; nire ikasleekin, are gehiago. Anonimoa.

Euskal Herriko hezkuntza administrarien forum Europarraen logotipoa

Euskal Herriko FEAE (Hezkuntza Administrarien Forum Europarra) hezkuntza-arloan hainbat motatako ardurak dituzten eta titulu pertsonalean biltzen diren pertsonen erakunde bat da. Erakundearen helburuak hauek dira:

  • - Hezkuntza-gaiei buruzko hausnarketa eta irakasleen eta hezkuntza-arduradunen prestakuntza sustatzea.
  • - Euskal Herriko hezkuntza-arloan lan egiten duten pertsonen eta erakundeen arteko topaketa eta informazioaren, esperientziaren eta ikerketaren trukea erraztea.
  • - Estatuko eta Europako hezkuntza-arduradunekin esperientziak eta helburuak partekatzea eta lotzea, bereziki beste autonomia-erkidegoetako eta Europako Forumen bidez.

Innobasque Logotipoa

Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia Euskadiko teknologia- zein gizarte-arloan berrikuntzaren garapena erraztea eta bultzatzea helburu duen erakundea da eta, horretarako, izaera ekintzailea eta sormena sustatzen ditu.

  • - Kultura-aldaketa bat bultzatu nahi du, zenbait balio sustatuz: hezkuntza eta prestakuntza, enplegagarritasuna eta enpleguaren kalitatea, erakundeen gizarte-erantzukizuna...
  • - eta beste batzuk, hala nola arriskuarekiko zentzuzko konpromisoa, jakin-mina, alternatiba berriak eta hobeak esploratzeko grina, saiakera noble bat egin eta arrakastarik lortzen ez duenaren gizarte-balorazioa...

2008 © HEZIBERRI - Etorkizuneko Hezkuntza