90. hamarkadako azken urtetan teknologiaren bilakaera izugarria emango da. Emisioak sateliteen bidez zabalduko dira, ordenadoreak nagusituko dira irratiko estudioetan eta D: A: B: banda digitala sortuko da (Euskal Herrian, Radio Vitoria lehena izango da) eta irrati berriak sortzen ari dira bai banda berri honetan bai interneten. Irratiaren etorkizuna ia hemen dugu. Egunero aldatzen ari da teknologia eta seguraski formato berriak asmatuko dira laister.