Irrati guztiak eman beharko zuten arratsaldeko ordu bi eta erdiko eta gaueko hamarretako parteak. Kontrola eremu honetan totala izango da. Zentsura oso gogorra izango da eta programa guztien gidoiak aurkeztu beharko dituzte, emititu baino lehen. Donostiako Herri Irratiak programazio osoa aurretik grabatu beharrean aurkitu zen zentsura pasatzeko. Gainera, emititzea debekatutako disko zerrenda oso luzea zen.