Bitartekoaren ezaugarriak azkartasuna, aldiberekotasuna eta berehalakotasuna dira besteak beste. Ezaugarri hauek, irrati erretrasmisioetan gaurkotasuneako gaiei dagokionez, oso baliagarriak dira. Honetaz gain, irratiak ez du bere mezua ulertua izateko inolako arazorik erakusten, edozein egoeratan ere, diskurtso deskodifikatzeko eta barneratzeko erreztasuna eskaintzen digularik. Horregatik, hedabide hau edozeini zuzendurik dago, ez baitu hizkera berezi edo teknikorik erabiltzen. Hala ere, komunikabide honek baditu bere ezaugarri negatiboak, igorlearen eta harztailearen arteko "begibistako pertzepzioa" (percepcion visual) esaterako. Honek ere, badu bere alde positiboa, irratiak "bururapen/lilurapen gaitasuna" (capacidad de sugestion) izango du entzulearengan, azken honek, entzundakoaren irudi bisuala egin beharko duelako bere buruan. Telebistan ez bezala, irratia entzutean irudirik antzeman ezin denez, alegia, mezuaren deskodeaketa entzumenaren bitartez bakarrik burutzen denez, deskodifikazio hori denboraren baldintzapean egongo da, mezuaren iraunkortasuna deuseztatuz. Hau da, telebista ikusten dugunean esaterako, irudia erretinan erraz_erraz iraun diezaguken bitartean, irratia entzutean, entzundakoaz ohar gaitezke baina ez omen digu burmuinan hainbeste irauten.