Hasieran Anplitudo
Modulazioan (Erdiko Ondan) emititzen zuen;
lehenbizi 300 batioko indarra erabili zuen eta, gero,
kilobatio bateko indarra. Cadena de Ondas Populares Espaņolas
(COPE) organizazioko kide bat zen, gotzai jerarkiaren mendean.
Bere estudioak Santutegiko bigarren solairuan zeuden eta, bere
emisoregailua, Loiolako parke gainean dagoen, Erlepater
mendian.
Espainan frekuentziak birdoitu zituztenean, 1965an aldi
baterako itxi egin behar izan zuten. 1966an berriz sortu zen,
orduan, ordea, Frekuentzia Modulazioan
(FM). Bere estudioak, lehen bezala, Loiolako
Santutegian zeuzkan, baina bere emisore zentroa Elosuako
Itxumendira aldatu zuten. 1972an, Loiola Irratiak Donostia Herri Irratia ere bere mendean
hartu zuen, COPE barruan. 1977an emisore zentroa terrorista
eraso batek hankazgora bota zuen, baina hurrengo urtean berriz
ere inauguratu ahal izan zuten. Orduan, ordea, 15 kv.ko
emisoregailu berri bat ipini zuten 1985an.
1993an Loiola Herri Irratia eta Donostia Herri Irratia
separatu egin ziren COPE'gandik.
Gaurko egunean (2003) Loiola Herri Irratiak, Donostia Herri
Irratiak eta Bitoria Irratiak, kate bereko emisioan, eguneko
24 ordutara hedatzen dute euren irrati saioa, euren kateko
programa jatorrekin 20 ordu bitartean, goizeko bostetatik
eguerdiko ordubata arte, eta, lehengo programa batzuk ostera
emititurik, eguerdiko ordubatetik goizeko bostak arte.
Produktzio irurena euskeraz zabaltzen dute.
Loiola Herri Irratiak
Frekuentzia Modulazioan emititzen du, 99,8 Mhz.
frekuentziarekin.
Donostia Herri Irratiak
Anplitudo Modulazioan (Erdiko Ondan) emititzen du, 1.224 khz.
frekuentziarekin, eta Frekuentzia Modulazioan 94,8 Mhz.
frekuentziarekin.
Bitoria Irratiak Frekuentzia
Modulazioan emititzen du 98,0 Mhz frekuentziarekin.
Loiola Irratiak bere bulegoak Loiolako Santutegiko
Egoaldeko ego beheko solairuan dauzka, eta bere estudioak ego
hortako bertako erdisotoan. |