Informatzerakoan, testuaren egileak kontu handia izan behar du mintzatzeko erarekin, espresatzeko moduarekin, erabilitako hizkuntzarekin... Ezin ad modu hotz eta inpertsonal batetan espresatu makina bay izango balitz bezala. Nolabaiteko urruntasun horrek "harresi" bat eraiki dezake igorle eta hartzailearen artean eta horrela, entzuleak interakzioa are ezinezkoagoa somatuko luke. Irrati informatibo azkar eta dinamiko batek ezin du idazkera eta mintzakera bereizi. Bi akzio hauek pertsona berarengan izan beharko lukete eragina, espresatzeko orduan, benekotasuna lortzeko asmoz. Hau da, idazleek ez dituzte mintzalariak imitatu behar hauek ordezkatu behar dituztenean.