Oraingoan gure taldearen HELBURUA eta JUSTIFIKAZIOA aurkezten dizuegu.
Musika eta Euskara
2024/04/18
BatuArte, "Musikatik Arte Hezkuntzara" aurrera doa
Oraingoan gure taldearen HELBURUA eta JUSTIFIKAZIOA aurkezten dizuegu.
2024/02/08
WIXekin egindako lanak
Atzo, WIXekin egindako lanen estekin arazoak zeudela konturatu nintzen.
Jada konponduta dago eta, esteka eta lan guztiak ikusgai daude berriro.
Lanak
Baliabide baten batekin arazoak baldin badituzue, esasn, mesedez, eta konpontzen ahaleginduko naiz.
2023/11/17
BatuArte jaio da!
"BatuArte, musikatik arte hezkuntzara" jaio da!.
Lehenengo pausuak jada emanda daude:
- Hasierako talde eragilea sortuta
- Musikako irakasleen egoera eta kezkak ezagutzeko galdetegia zabaldu genuen, ondorioak eta iritziak argitaratu ditugularik.
2023/09/25
Escape Rooma bukatuta!
Bueno ba, berez "sasi escape rooma"da, baino jada bukatutzat ematen dut. Ideia, 2., 3. maila batean erabiltzea da, baina hori beti ere ikasleen arabera.
Nik datorren ikasturtera arte ezin izango dut frogatu, baina zuetariko baten batek erabiltzen badu, eta zeozer aldatzeko edo hobetzeko proposamenik badu, bota!!
2023/09/08
2023/06/28
MUSIKA HEZKUNTZAREN DUINTZEA
Askotan entzun dugu musikak duen garrantzia pertsonaren garapenerako, eta horrela islatzen da curriculumean; aldiz, ez dator bat hezkuntzan musikari eskaintzen zaion denbora eta garrantziarekin.
Hau dela eta, kezkaturik gauden irakasle talde bat bildu gara honi irtenbide bat emateko asmoz. Horretarako prestatu dugun galdetegi honi erantzutea eskertuko dizuegu, 5 minutu eskatuko dizkizu soilik eta guretzat oso lagungarria izango da. Zure ikastetxean musika-irakasle izandako lankiderik edo ezagunik izanez gero, mesedez galdetegia helarazi.
Lasarteko musika mintegitik abiatutako ekintza.
2023/03/10
Martxoak 8
Berandu bada ere, hemen duzue Martxoak 8rako materiala gauza berriak gehituta.
Batetik @Hegoak-astinduk euskaraz egindako "Nor da nor?" jolasa, eta bestetik Donostiako Musika eta Dantza eskolak sortutako "Emakumeak musikariren historian" eta "Ausartu" abestia!. Bi lan interesgarri eta bikain eginda.
2023/01/18
Danbor nagusia izan nahi duzu?
"Doremi Musika Bizi!!!" blogan, Danborrada lantzeko material polit eta erabilgarri hau gure esku jarri dute. Betiko moduan, material bikaina.
Bizkaitarrontzako erronka majua da, "Donostiako martxa" bai lantzen ohi dugu, baina askoz gehiago, nik behintzat ez. Beraz, Donostiako danborradan lantzen diren beste kanta batzuetan murgiltzeko aukera paregabea.
2022/10/10
Being different is ok
Aurten, horrela ibiliko naiz gehienetan, besteen lanak elkarbanatzen.
Oraingo honetan gure Antton Jauregik MARIZULO blogan sarrera berria argitaratu du "Different is OK" izenburupean.
Oso istorio hunkigarri bezain polita kontatzen digu Huillo izeneko mutiko baten inguruan.
Kontu hau, orain urteak hasten da Huillo eta Coldplayren abesti batekin, nola bukatzen den jakiteko argazkian klikatu beharko duzue, Anttonek prestatutako Wixera joateko.
Ziur nago izugarri gustatuko zaizuela. DESBERDINA IZATEA ONDO DAGO, eta hori adierazteko musika eabiltzen bada, akabo!
Mila esker Antton egindako lanagatik!
2022/10/01
Marina, lapurra eta eskalaren notak
Aurten prestatu duten lana oso itxura polita dauka, "Marina, lapurra eta eskalaren notak" du izena eta ezin garenez hurbildu, hauxe da deskribapena:
Badu alaba bat, Marina, jaiotzez itsua dena, eguna instrumentu guztiekin jotzen eta jolasten ematen duena, bere abestiak konposatu nahian,
Egun batean, etxean lapur bat sartu zitzaion. Kasualitatez, Eskala irakaslearen ikasle izana zena.
Non zegoen konturatzean, musikarekin zerikusia zuen guztia suntsitu nahi izan zuen, baina… hantxe zegoen Marina, eta hark ulertarazi zion musika sentipen bizietatik sortzen dela, eta suntsiezina dela.
Lapurrak ulertu zuen bere marrazkiak musika bezalakoak zirela, eta Eskala irakaslearekin adiskidetu zen, eta haren konposizioei irudiak jartzen lagundu zion"
2022/09/01
Aldaketak
Aupa!
Aurten blogak ez du mugimendu handirik eukiko, beste zereginetan ibiliko naiz eta. Baina, zeozer bururatzen bazait edo saretik proposamen interesgarriekin topo egiten baldin badut, ziur baietz, hemen elkarbanatua izango da.
Ikasturte berrirako zein aurkeztuko zaizkigun erronka guztietarako, ANIMO!
2022/06/21
"Munduko jolasak, dantzak eta abestiak" proiektua
Azkeneko hilabetean, ASIAko jolasak, dantzak, abestiak, kultura, bitxikeriak, hizkuntzak...ezagutu ditugu.
Atzo, guztion aurrean, azkeneko hilabetean egindako lana erakusteko momentua izan zen. HH 5 urtetik hasi eta 6. mailaraino, denok gelan ikasitakoa beste "agertoki" batean erakutsi genuean, eta primeran irten zen.
Lan bikaina ikasturtea bukatzeko. Zorionak!!! eta ondo pasa udan!!!!
2022/06/01
"Talderik gogokoena" proiektuaren amaiera
Aurtengo eginbeharrekoak amaitzen goaz, eta oraingoan, 6. mailako ikasleek "Talderik gogokoena" proiektutxuan sortutako lanak aurrez- aurre ditugu. Azkeneko lana talde!!!!
2022/05/24
2. Zikloa "Symphony": Bidai birtuala musikaren bihotzera
Gaur La Caixa fundazioak antolatutako "Symphony: Bidai birtuala musikaren bihotzera" ikustera joan gara. Ezin hobeto pasatu dugu, bidai birtual honetan.
Ez dut askorik kontatuko, ikusi behar da eta. Oso gomendagarria.
Benetan, aprobetxatu eta txanda hartu. Ekainaren 15era arte Bilboko Arenalean, dohan!
Informazio guztia eta material gehigarria:
2022/04/24
"Munduko jolasak" ASIA
2022/04/07
Korrika eskolan
Azkeneko aste hauetan KORRIKArekin ibli gara: Korrika txikia prestatzen, abestiak, dantzak, bertsoak...
Danetik pixkat! atzoko egunean ospatu genuen, eta primeran bukatzeko...Indautxu eta Basurtu eskoletako Kma!! Aupa zuek!!!
2022/04/05
Disney eta Pixar karaokeak euskaraz
Gaur, Mitxel Elortzak egindako lan honekin topo egin dut. Disney eta Pixarreko hainbat filmetako abestiak euskaratu ditu, eta karaokea sortu. Euskaraz abesteko beste aukera bat.
Mila esker zure lanagatik.
2022/03/28
Udaberria heldu da
Udaberria heldu delaren aitzakiarekin, H.Hezkuntzan gaia lantzeko materiala bildu dut: abestiak, dantzak, puzzleak, memoryak, entzumen aktiboa lantzeko ariketa... danetik pixka bat.
Irudietan klikatu ea zer irtetzen den!
2022/03/24
Irratirako iragarkiak
6. mailako ikasleek gure eskolako irratirako iragarkiak prestatzen ibili dira. Oso lan polita egin dute.
Esan genuen bezala, eskolako irratian entzungai eukiko dituzue, badakizue ostiralero saio berri bat egiten dela.
Horretaz gain, SOUNDCLOUDen sortutako iragarki guztiak playlist batean entzungai dituzue.
2022/03/03
Elmer eta ostadarra
Mintegikidea den Idoia Alonsok, Iralen, beste bi lankideekin prestatutako "Elmer eta ostadarra" ipuinaren podcasta oinarritzat hartuz, honen inguruko hainbat ekintzako Geniallya sortu dut. H Hezkuntzan lantzeko aproposa.
Memory eta Elmer margotu CUENTO ELMER Geniallytik atera ditut.
Berrerabili ahal diren Geniallyak gure lana errazten dute. Hau ere berrerabili daiteke eta norberaren estilo eta beharretara egokitu, animatu.