Play Simon,

Aspaldiko jolasa da, baina garuna astintzeko eta memoria lantzeko oso jolas dibertigarria da. Ea zeinek lortzen duen soinu gehiago errepikatzea!

Simon made by Neave Games

2012/12/04

Musical Interruption and Jazz for cows

Aspaldi berririk gabe (egia esan nahiko geldirik geratu da blog hau...) jada urte batzuk ezagutu nuen guraso batek bidalitako bideo bare batekin natorkizue. "Interruption" hauek bezalakoak gehiagotan egongo balira... Ah zer gozmena! Eta hau? Jejeje... Agian, animaliak eta landareak landu behar ditugunez datorren hiruhilean, saiakera antzekoa egin genezake! Mila esker, Gabriel! Bene-benetan!

2012/06/07

Gurasoen emanaldia

Aurten musikako blogak mugimendu gutxi izan badu ere, gauza asko egin dira musika saioetan. Hona hemen ikasleen bideo pare bat...

Musika 2.0

Aspaldian ezer idatzi gabe, oraingo honetan musikarako gelan erabili ahal izateko web 2.0 baliabide bat azaldu nahi dizuet. "Aula Tic Musical"http://www.blogger.com/img/blank.gif delakoan baliabideerrekurtso digital aurki ditzakezue: aplikazioak, softwarea, partiturak... bisita egitea gomendatzen dizuet probetxuzko gauza asko ikus baitaitezke. Klika ezazu estekan...


2011/06/07

Con los cacharros

Aupa,

Hemen doakizue "Con los cacharros" abestia 4. 5. eta 6. mailakoen eskutik. Ea gustukoa duzuen...



2011/05/03

Hear the wind

Kaixo guztioi!

Aspaldian bloga eguneratu gabe, eta hona hemen ikasleekin bi ahotsetara ikasitako abestia ingelesez. Ea gustukoa duzuen...


2011/03/20

Etwinning proiektua




Aurten, berrikuntza bezala, Etwinning proiektuan (esteka ikusi) parte hartzea erabaki dugu (Comenius programaren atal bat). Lan honen bitartez, Europako beste herrialde batzuetako ikasleekin internet bidezko harremana izango dugu, kurrikulumean txertatukako edukiak lantzeko. Aldi berean proiektu mota honetan lan egitean, derrigorrezko hezkuntzan bermatu behar diren konpetentziak landuko ditugu; eta hala nola, Europear dimentsioa, Teknologia berrien erabilera eta talde lana.





Hasiera honetan Ingelesa eta Musika lantzeko bi proiektutan murgilduko gara. Atal honetan ikus dezakezue horietako baten Etwinning zigilua klik eginaz.





Modu honetan, eskolak berrikuntza projektuetan guztiz murgilduta jarraitzen du, kalitatezko hezkuntza eskeiniz eta motibazioa piztuz.





2010/11/02

Jostailugilea, pailazoen abestia

Aupa, Hemen dugu eskolan grabatutako lehen bideoa. "Jostailugilea" ipuinaren abestietako bat da. Oraindik lana dugu egiteko (batez ere afinazio eta koreografia aldetik), baina hasteko, ez dago gaizki. Ezta

2010/09/17

Ikasturte berria!!

Dagoeneko ikasturte berria hasi dugu. Eskola berria ere estreinatu dugu (egia esan, ni naiz berria naizena), beraz, orain arte azaltzen ziren sarrera guztiak oraingoz gorde egin ditut, eta pixkanaka eskola berriko ikasleenak jartzen joango naiz.

Aurrerago ere blogari "bueltatxoren" bat emango diot; izan ere, gelako bloga, eta abar ere sortuko baititugu, eta horiek nolabait lotu egin nahi ditut. Ikusiko dugu zertan geratzen den...

Egun hauetan, aurretik idatzita nituen eta aurreko eskolarekin loturarik ez duten sarrerak berriro jarriko ditut.

Besterik gabe, aupa!

2010/04/23

Akai hana

Gelan abesti polit hau lantzen ari gara. Japonieraz dago. Akonpainamentua ez daukat, baina ezagutzen dugu gelan pianoarekin jotzen baitizuet. Aurkitu dunana, youtuben norbaitek igotako bertsioa bat da, eta ondorengoa da.


Txirularekin ere jo ahal izango dugu abestia. Partitura laister jarriko dizuet.

2010/04/20

Hear the wind

Hemen duzue "Hear the wind" abestia. Txirularekin jo eta abestu egingo dugu. Polita da, baietz? Hemen lehen ahotsa dago bakarrik.



Eta bi ahotsetara abestea lortuko bagenu, honela entzun beharko litzateke.



Txirulako partitura hemen duzue, testuarekin batera.

2010/03/26

Jolas gehiago

Aste Santuan jolasen bat ere jarriko dizuet. Hona hemen lehenengoa, Urnietako eskolako musika irakaslearen (Antton Jauregi) blogetik ateratakoa. Bisitatu itzazue ere haren blogak, oso interesgarriak baitira: Musikaenea eta Marizulo

Jclic-en egin ahal izateko jarduerak

Hemen klik egitean, musikari buruzko clic jarduerak egiteko leiho bat irekiko zaizue. Agian, "Java" aplikazioa instalatu beharko duzue, dohakoa da eta ez dago zuen ordenadorean instalatzeko inongo arazorik ematen. Froga ezazue eta kontatuko didazue zer ituditzen zaizuen...

Gozatu oporrak!

Template by:
Free Blog Templates