LIZARRA
Ni Jone naiz eta hamar urte ditut. Mendira atera
ginenean argazki hori atera zidaten.
Nire atzean ikusten dituzuen zuhaitzak Lizarrak dira .Aunitz dira gure
herrian daudenak.
Lizarrak Oliazeoen familiako arbolak dira.
Erraz ezagutzen dira Lizarrak
foliolo luzeak eta gehienetan hortzakatuak dituzten hosto komposatuak izateagatik.
Lizarraren hostoak, gehienetan, abeltzaintzarako balio dute, baita apaintzeko.Toki
batzuetan lizarraren adarrak mozten dira aberei emateko. Askotan lorategietan
apaingarri gisa jartzen dira. Inaustu gabeko arbolak altuagoak izaten dira.
Ezaugarri ekologikoak eta beren banaketa
Lizarrek
hosto haundiak dituztenez gero, ur kantitate haundiak lurruntzen dituzte; hori dela eta, giro hezeak eta lur freskoak eta hezeak behar izaten dituzte. Beren hosto erorkorrek ere
neguko gogortasunak jasateko aukera ematen diete.
Beren fruitu hegaldunak haizeak eta urak eramaten ditu hesi, bide ertz, zapalda
errenka ertz,arroil eta adarrekin topo egin arte.
Lizar arrunta, "fraxinus excelsior" izozteak hobekien paraitzen dituena da, eta horregatik bera da Euskal Herri osoan gehien banatua dagoena, nola forma naturalean hala loredirtan, bide ertzetan eta belardietan.
Jone BIZENTE