PAGOA:
"Fagus sylvatica"
Ni Andrea naiz eta nere atzean ikusten duzuen zuhaitz hori
Pagoa da.
Pagoa, Fagus
sylvatica, Fagazeoen familiari dagokion zuhaitza da, bere barruan
basogintzako espezie garrantzitsuak sartzen direlarik, esaterako haritzak, zumelak,
arteak, gatainondoak e.a....
Batez ere bere tamaina haundiagatik ezagutzen
da, bada 30, 40 m.tatik gorako goiera hartzen du.
Enbor lodia du, lautadetako baso itxietan 20m. baino goragoko goiera har lezakeena
edo metro batetara edo bira besterik iristen ez dena haizeak asko joten duen mendiko
areatan.
Bere azala leuna eta griska da, horrek bere
ahaideak diren haritzen aldean argi eta garbi ezberdintzen duelarik; eta bere hostoak
obalatuak dira, ertzak ziliodunak eta erorkorrak dituztela.
Maiatzaren hasieran , loreak azaltzen dira
sail txiki esferiko eta zintilikarietan.
Lore hauek oso igarokorrak dira, eta
ernaldu ondoren berehala desagertzen dira. Ernaldu ondoren umotu egingo dira eta fruituei
bide emango diete, pagaziei hain zuzen ere. Hauek gaztainak txiki marroiak dira, eta
umotasunean lau kuskuetan irekitzen den arantzazko kapsula baten barruan gorderik egoten
dira.
Fruitu hauek oparo ematen dituzte zenbait
urtetan eta horregatik aldizkako espeziea erraten da. Hauek basoko animalia askori jaten ematen diete.
EZAUGARRI EKOLOGIKOAK ETA BEREN BANAKETA
Pagoen hostoek ur kantitate handiak lurruntzen
ditu eta horregatik hezetasun handiko tokiak behar izaten du.
Zuhaitz kaduzifolia denez gero ezin hobeki
pairatzen ditu izozteak;astiro hazten dira. Oso sentikorra da, kutsadura
atmosferikoarekiko. Ezin da behar den bezala erabili herri edo hirietako loredietan.
Oso hedatua dago Euskal Herriko erdialde eta
goialde guztian. Antzinean hedatuena zegoen zuhaitza zen, Euskal Herriko alde gehienetan
agertzen zelarik, baina gaur egun baso handiak bertzerik ez ditu osatzen Nafarroako erdi
Iparraldean ;aipagai bezala Iratiko basoa.
Andrea Elizalde /Miren Vicente